KLUBEN ETA ADS TALDEEN TOPAKETA

Bost hilabetez abentura hau prestatzen egon ginen, baina azkenean iritsi zen eguna. Maiatzaren 7a, Azkoitian Kluben eta ADS taldeen topaketa ospatu genuen.
Iosu Irizar (Alai Batza) - 11/05/2017

Goizean goiz elkartu ginen eta lehenengo autobusak iristerako dena prest geneukan. Hamaikak inguruan iritsi ziren autobusak. Urnietatik, Gasteiztik, Deustotik, Errenteriatik, Gurutzetatik, Iruñatik, Barakaldotik, Santanderretik, Nueva Montañatik eta San Martinetik etorri ziren haur eta begiraleak. Guztira 800 pertsona inguru elkartu ginen, guztiok ondo pasatzeko eta egunaz disfrutatzeko asmorarekin. Gainera, eguzkiak gure festan parte hartu nahi izan zuen eta horregatik egundoko eguna osatu genuen.

Iristean denei hamaiketakoa banatu zitzaien eta ondoren egunari hasiera eman genion aurtengo topaketako lemarekin eta abestiarekin. Hau da, “Bilatu zure aukera” lema izan genuen aurtengo eslogana. Ondoren, otoitzalditxo bat izan genuen. Eta jarraian, Azkoitiko herria gure patioa bihurtu genuen eta jolas erraldoi bat egin genuen herrian zehar. Hainbat txokotan genituen jolasak egin eta Balda Plazan elkartu ginen azkeneko proba erraldoia egiteko. Zer ondo pasa genuen herrian zehar hara eta hona.

Ondoren, indarberritzeko ordua iritsi zen eta bazkaltzera igo ginen ikastetxeko frontoira. Azkar bazkaldu genuen, izan ere, jarraian zetozen ekintzetan parte hartzeko izugarrizko gogoa geneukan. Arratsaldean zehar tailerrak egiteko aukera izan genuen, hamabi tailer ezberdin. Bost puzgarritan ere ibili ginen: zezen mekanikoan, guaypaut-en, jumping, giza futbolina… Musikaz gozatu eta dantzan ere aritu ginen.

Azkenik, egunari bukaera biribila emateko, azken momentutxo bat izan genuen. Bertan, etxe bakoitzeko batek aukerak bilatu behar direnaren inguruko esaldi batzuk irakurri zituzten eta klub bakoitzerako oparitxo bat ere jaso zuten. 18:00k aldera, autobusetan sartu eta denak etxera itzuli ziren.

Egun biribila izan zen, eta eskerrak eman nahi dizkiogu ilusioz eta gogo handiz parte hartu zuten haur eta begirale guztioi. Eskerrik asko.

ENCUENTRO DE ORATORIOS Y GRUPOS DE FE

Tras estar cinco meses preparando esta aventura, al final llegó el día. El 7 de mayo celebramos el encuentro de oratorios y grupos de fe en Azkoitia. Nos juntamos a las nueve y antes de que llegaran los buses teníamos todo preparado. Hacía las once llegaron los buses. Los niños y monitores vinieron de Urnieta, Vitoria, Deusto, Rentería, Cruces, Pamplona, Barakaldo, Santander, Nueva Montaña y San Martin. Nos juntamos más o menos 800 personas, todas con ganas de pasárnoslo bien y con la intención de disfrutar del día. Además, el sol quiso participar en nuestra fiesta y por todo eso fue un día de diez.

Al llegar, se les repartió el almuerzo y en seguida le dimos comienzo al día con el lema y la canción del encuentro. Es decir, el slogan fue “Busca tu oportunidad”. Después tuvimos una pequeña oración. Tras ello convertimos a Azkoitia en nuestro patio e hicimos un juego enorme por las calles del pueblo. Teníamos juegos en varias partes del pueblo y nos juntamos en una plaza para hacer la última prueba conjunta. ¡Qué bien nos los pasamos por el pueblo jugando!

A continuación, llegó la hora de comer y subimos al colegio. Por la tarde, tuvimos la oportunidad de hacer doce talleres. También anduvimos en los hinchables: el toro mecánico, guaypaut, jumping, futbolín humano… Y disfrutamos de la música bailando las canciones típicas que todos conocemos.

Por último, para darle un final de diez al encuentro, tuvimos un último momento. Un participante de cada casa leyó una frase relacionada con que cada uno tiene que buscar sus oportunidades y cada club recibió un regalo. Hacía las 18:00, llegaron los buses para volver a casa.

Fue un día redondo, y queremos dar las gracias a todos los niños, chavales y monitores que participaron con ilusión y ganas. Eskerrik asko.