BOSKO TALDEA: BATZARRA

Otsailaren 18an, Deustuko etxean, Bosko Taldea Federazioaren urteroko batzarra egin zen, Barakaldo, Gurutzeta, Deustu, Errenteria, Azkoitia, Urnieta, Santander eta San Martineko elkarteen ordezkariekin.
Bosko Taldea - 07/03/2017

Deustuko Gazte Zentroaren zuzendari Iñaki Etxeberriak eta Federazioaren lehendakari Jaione Irizarrek eskainitako ongietorriaren ondoren, federazioaren bilerari ekin zitzaion, eta gai-zerrendako ohiko gaiak aho batez onartu ziren: balantzea, aurrekontua, eta kudeaketa-txostena.

Gero, Santi Domínguezek, gazte-zentroen koordinatzaileak, Santiago Nagusia Inspektoriaren zenbait berri aurkeztu zizkigun, eta interes komuneko gai batzuei buruz aritu ginen.

Atsedenaldiaren ondoren, Salestar Gazte Zentroen XVIII. Biltzarraren ondorioak landu genituen, gure federazioaren proposamenak errepasatu genituen eta proposamen hauek martxan jartzeko ekintzak diseinatu genituen.
 
Batzarraren azken zatian, Kontseilu berria hautatu zen. Oraingoan, ordezkapena egin beharra zegoen Deustuko eta San Martineko etxeetan. Era berean, presidentetza berria ere hautatu zen.

Eskerrik asko Alberto San Pedrori eta José Ángel Gonzálezi, urte hauetan eginiko lan guztiagatik, eta ongi etorri Kontseiluko lantaldera Beatriz Ruizi eta Avelino Epitieri. Jaione Irizarri ere eskerrak ematen dizkiogu, oraindik aurrera Don Bosco Konfederazioan Bosko taldearen ordezkaria bera izango da. Oskar Ruizi, presidente berriari, onena opa diogu bere lanean.

Ohitura bihurtu denez, talde-argazkia eginez eta bazkaria hartuz itxi genuen laneko goiza. Harrera eta antolakuntza eskertzen dizkiogu Deustuko etxeari.

ASAMBLEA BOSKO TALDEA

El 18 de febrero se celebró en la casa de Deusto, la asamblea anual de la Federación Bosko Taldea, con representantes de las asociaciones de Barakaldo, Cruces, Deusto, Errenteria, Azkoitia, Urnieta, Santander y San Martín.

Tras la bienvenida de Iñaki Etxeberria director del Centro Juvenil Salesianos Deusto y Jaione Irizar, presidenta de la Federación, se desarrolló la asamblea de la Federación, aprobándose por unanimidad los puntos habituales, balance, presupuesto e informe de gestión.

Después, Santi Domínguez, coordinador de centros juveniles, nos presentó algunas noticias de la Inspectoría Santiago el Mayor y comentamos algunos temas que son de interés común.

Tras el descanso trabajamos las conclusiones del XVIII Congreso de Centros Juveniles, repasando la propuesta de nuestra federación y diseñando acciones concretas para ponerlas en marcha.

La asamblea finalizó con la elección del nuevo Consejo, en esta ocasión tocaba relevo en las casas de Deusto y San Martín, así como la elección de la nueva presidencia.

Agradecemos el trabajo desarrollado estos años a Alberto San Pedro y José Ángel González, y damos la bienvenida a Beatriz Ruiz y Avelino Epitie. Damos las gracias también a Jaione Irizar, que nos representará a partir de ahora en la Asamblea de la Confederación Don Bosco y nuestros mejores deseos a Oskar Ruiz, nuevo presidente de Bosko Taldea.
 
Como ya es costumbre cerramos la mañana de trabajo con la foto de grupo y la comida, agradeciendo a la casa de Deusto su acogida.