ARTEGUNE BARAKALDO

El viernes 10 de febrero nos juntamos en Barakaldo más de 400 adolescentes y jóvenes para celebrar el Artegune, un encuentro en el sacamos y mostramos nuestra creatividad. Otsailaren 10ean, ostirala, 400 nerabe eta gaztetik gora bildu ginen Barakaldon, Artegune-n, gure kreatibitatea atera eta erakutsi genuen topaketan.
Beatriz Ruiz (CJ Salesianos Deusto) - 07/03/2017

La gente de Barakaldo nos recibió en el patio y en el gimnasio con varias actividades (patines, futbolín humano, fotomatón…). Después de estar un rato charlando y sacándonos fotos, nos fuimos al patio a cenar. Nos sentamos en el suelo y llenamos el estómago para luego disfrutar del espectáculo.

Tras la cena, pasamos al teatro. Allí Mikel Uriarte, director de la casa, nos dedicó unas palabras, recordando cómo el arte había estado presente en la vida y en el proyecto de Don Bosco. Santi Domínguez, coordinador de centros juveniles, nos dedicó unas palabras y, además, nos hizo reír con un reto de palmadas en el que participamos. Jaione Irizar, presidenta de la federación, también participó en el encuentro.
 
Pudimos disfrutar de canciones en directo, trucos de magia, monólogos, bailes… y sobre todo muchas risas y muy buen ambiente. Todas las actuaciones fueron presentadas por chavales y chavalas del centro juvenil de Barakaldo, que le pusieron muchas ganas y una pizca de humor. Además, a las personas que participaron se les regaló una nariz de payaso y a las casas un sombrero de copa rojo como recuerdo.

Una vez acabado, nos despedimos y nos fuimos a casa. Un gran encuentro que, seguramente, nos dejó ganas de más.

ARTEGUNE BARAKALDO

Barakaldoko jendeak patioan eta gimnasioan hartu gintuen, zenbait jarduerarekin (patinak, giza futbolina, fotomatoia,…). Tarte batean hizketan eta argazkiak egiten egon ondoren, patiora joan ginen afaltzera. Lurrean eseri ginen eta sabela bete genuen, gero ikuskizunaz gozatzeko.

Afalostean antzokira joan ginen. Bertan, Mikel Uriartek, etxeko zuzendariak, hitz batzuk esan zizkigun, Don Boscoren bizitzan eta proiektuan artea beti ageri zela gogoraraziz. Santi Dominguezek, gazte-zentroen koordinatzaileak, hitz batzuk zuzendu zizkigun eta, gainera, barrea eragin zigun, denok parte hartu genuen txalo-desafioaz. Jaione Irizar federazioko presidenteak ere hartu zuen parte topaketa honetan.

Izan genituen abestiak zuzenean, magia-trukoak, monologoak, dantzak,…  eta batez ere barre asko eta oso giro ona, dena gure gozamenerako. Saio guztiak Barakaldoko gazte-zentroko neska-mutilek aurkeztu zituzten, gogotsu eta umoretsu. Gainera, parte hartu zuten pertsonei pailazo-sudur bat oparitu zitzaien, eta etxeei kapela luze gorri bana eman zitzaien oroigarri.

Behin bukatu ondoren, elkarri agur esan genion eta etxera joan ginen. Topaketa zoragarria, denoi, ziur, beste baterako gogoa piztu diguna.