KANTALDI-JAIALDIA 2012 ALAI BATZAN

Martxoaren 17an, Azkoitian, Baztartxo udal aretoan, ospatu zen Alai Batzaren Kantaldi-Jaialdia 2012.
WWW.ALAIBATZA.COM - 21/03/2012

Hasieran Alai Batzaren 25. urteurrena ospatzeko bi salestarrek, Juan Inazio eta Felix Jimenez, konposatutako himnoa entzun genuen. Abesti bikaina, benetan.

Horren ondoren, lehen zatian 13 kantu egon ziren, zuzenean. Bigarrenean, 12 dantzaz gozatzeko aukera izan genuen.

Epaimahaiek sariei buruzko erabakiak hartzen zituzten bitartean, premonitore batzuek dantza egin zuten, guztion gozamenerako.

Azkenean sariak jasotzeko garaia ere iritsi zen. Hona hemen sail bakoitzeko sariak:

Kantaldia

1.- Cometas por el cielo (Amaia Matxinea)

2.- Begietara begira (Iban Garcia)

3.- La lluvia (Alazne Uranga)

Dantza sailean:

1.- Turn me on (David Guetta): Eleana A, Maite A, Miren M, Ane A, Maialen A, Nerea A, Olatz I, María S, Enara B, Leire B, Ane O, Janire A, Enara P, Oihane C, Nagore C, Maialen C, Judith Goenaga, Maite A.

2.- Run the world (Beyoncé): Maria Arrieta, Nora Lete, Naia Etxaniz, Leire Larrañaga, Sara Arrieta, Enara Aldalur, Maddi Oteiza.

3.- Coconut tree (Mohombi): Andoni Moreno, June Okaña, Iban Morales, Ane Alberdi.

Giro bikaina izen zen musika eta dantza saio honetan. Musikari, dantzari eta kantariek oso maila altua eman zuten. Oso garrantzitsua da gaztetxoei honelako espresio bideak eskaintzea. Alor honetan Alai Batzak lan bikaina egin du. Zorionak partaide, antolatzaile eta monitore guztiei!!