LAU OINARRIZKO IDEIA BOLUNTARIOTZAREN INGURUAN

BOLUNTARIOTZA.NET: www.boluntariotza.net

- 03/12/2009

Boluntariotza. Borondateko ekintza, aukera libre baten emaitza da, aukera etikoa, pertsonala, dohanekoa, ordainketak edo ordainsaririk espero ez duena. Hitz zehatza ez da interes eza, bolondresak interesik badu, interes handia eta bere eragile pertsonaletan jasotzen du saria.

Elkartasuna.Altruismo hitzak esan nahi du besteak maitatzea, berekoizkeriaren kontrakoa . Bolondresgoa, borondatezko ekintza besteengan eragina duenean bakarrik existitzen da, interesa taldekoa, orokorra, publikoa denean. Bolondresgoa beharrei, arazoei eta gizarte interesen erantzuna emateko bitarteko bat da eta ez du azken helburu bezala bolondresek nahiak asetzea. Ekintza boluntarioak elkartasun konpromisoa dakar talde-bizimodua hobetzeko

Ekintza.Boluntariotza ez da balio etiko bat, jarrera bat besterik, ekintza zehatz bat baizik.Boluntariotza egin egiten da, ekintza da. Pertsona on baten, hiritar baten izpiritu lausoan geratzen bada, zentzurik gabeko zerbait izango da, hutsala. Baina, egia da bestalde ez dela posible ekintza hutsa," arimarik gabea",balorerik gabea. Baina mundua aldatzen duena, arazoak eta beharrak aurrez aurre jartzen dituena ekintza da.

Antolakuntza.Boluntariotza ez da ekintza pertsonala, gizabanakoarena,norberarena,intimoa. Helburua errealitatea hobetzea, mundua aldatzea, eta hau modu eraginkorrean egitea da. Bat-bateko-tasunaren aurrean boluntariotzak antolatuta aritzea eskatzen du indarrak batuz. Beraz, bolondresgoaren ekintzak antolatutakoa, sistematikoa, sinergikoa izan behar du eta honek, antolaketak, elkarteak eta fundazioak eskatzen ditu bertan aritu ahal izateko.