ALAI BATZA: EKINTZAK HASI DIRA

Azkoitiko Alai Batzako Gazte Kluba eta ADS taldeak hasi dira
- 22/10/2009

Kurtso osorako aurkezpena egin ondoren, kanpaldietako argazkiak ikusi zituzten eta taldeak bildu ziren. Bitartean, jolas eta futbol partiduetan ibili ziren batzuk. Arratsaldeko 15.30ean ume ugari zegoen atea irekitzeko unearen zain. On Bosko aretoan bazkide guztiei eman zitzaizkien kurtso osorako informazioa, data garrantzitsuenak, gure web erabiltzeko oharrak…Hortik aurrera, etorri zirenek gozatu egin zuten begiraleek prestatutako berrikuntzekin: esku tailer bereziak, futbol eta saskibaloi txapelketa, jolasak, dantzatzeko makinak, sing star…

www.alaibatza.org